“Militar espainiar bati gutuna” lehiaketa

Espainiako Defentsa Ministerioak  Militar espainiar bati gutuna lehiaketan parte hartzeko luzapena egin die Nafarroako eta Gipuzkoako batxillergoko ikasleei. Partaideen helburua militarrek egiten duten lana azaltzea izango da eta irabazleak iPad bat eskuratuko du.

Gonbita Jose Miguel Andresen eskutik etorri da, Espainiako Defentsa Ministerioko Errekrutatze Saileko kudeatzailea.

Hau dela eta, Bilduren eta Aralar-NaBairen kexak sortu dira. Haien uztez, «hezkuntza eremuan militarismoaren balioak bultzatzen dituen lehiaketa bat antolatzeak helburu ideologikoa du» eta horren ondorioz, lehiaketari buruzko kartelak kentzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Gainera, gobernuaren jarrera salatzeko, gaitzezpen mozio bat aurkeztu dute parlamentuan.

Zer deritzozue zuek mota honetako lehiaketei buruz? Onak edo txarrak izan ahal dira?

Zuen iritziak espero ditugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude