Behobia-Donostia lasterketa

Aurtengo lasterketak parte hartzaile kopurua hautsi du. Izan ere, 1999.urtetik aurrera korrikalari kopurua handituz joan da urtez urte. 49. lasterketa izan den honetan, 28.672 izan dira izena eman dutenak (28.342 korrikalari, 300 patinatzaile eta esku bizikleta egingo duten 30 lagun).

Fortuna kirol elkarteak antolatutako lasterketa hau, historikoki tradizio handikoa eta famatuenetarikoena da. Bestalde, hainbat herrialde ezberdineko (17 aurten) korrikalariak biltzen ditu. Urtero bezala, Euskal Herriko eta nazioarteko kirolariek parte hartuko dute lasterketan, non Txema Martinez dudu garaipen kopuru handienarekin ( lau alditan irabazle izanda.)

Lasterketa dela eta, hainbat zerbitzu jarri dira martxan, hala nola, korrrikalariek,  kirol elkarteak antolatutako azokan motxilak uzteko aukera, lasterketaren sakeleko telefonoko aplkikazioa, erretiratuentzako zerbitzu berezia, haurtzaindegi zerbitzua, janaria eta edariak lasterketaren amaieran…

Lasterketak, 20km-ko ibilbidea du eta 10:00etan abiatu dira lehen korrikalariak.  Aurtengo lasterketaren irabazleak, Claudia Behobide ( 1:16:20) eta Pedro Nimo del Oro ( 1:04:30) izan dira.  Zoritzarrez,  29 urteko atleta batek bizitza galdu du lasterketa amaieran,  arnas geldialdi bat dela eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude