“El Mundo” egunkariaren gezurrak

Berri honekin hasi baino aurretik, argi utzi nahi dugu ez gatozela bat orain emango dugun informazioarekin. Ez dugu ulertzen nola uzten duten honelako artikuluak argitaratzea, euskararen, ikasleen, eta irakasleen aurkako eraso bat delako.

“El instituto del que sale el 20% de los etarras navarros”

Duela asko nafartarrek dakiten gauza bat da, baina isilean bizi dira. Ezker abertzalea duela urte asko institutoetan sartuta dabil, gazteak adoktrinatzen. Azterketa batek dioenez, irakasleen %25 ETArekin lotuta dago, zuzenki edo beste modu batez. Honetaz aparte, Iruñako Iturrama insititutotik Nafarroako ETAko kideen %20a atera da. Guardia Zibilak esan duenez, zentro honetan terrorismoaren adoktrinamendu pasiboa egiten da hezkuntzaren bidez.

Iturrama hainbatetan atera da egunkarietan, irakasleren bat harrapatu zutelako leherkariekin, edo ihes egin behar izan zutelako, poliziak txilotu nahi zituelako.

 

Berriz ere komunikazio bideen manipulazioa gizartea euskararen aurka jartzeko, benetan lotsagarria!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude