Pello Salabururekin (Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko burua) batera, Gramatika Batzordeko kideek dimititu egin dute. Salburuk, gramatika saileko kideen dimisioaren arrazoia, Euskaltzaindiako zuzendaritzak batzordearekiko duen konfiantza falta dela dio . Izan ere, Euskaltzaindiak beste mota bateko gramatika bat ezartzeko duen proposamenak, Batzordeko kideen artean, haien lana ez dela baloratzen ustea eragin du eta horrenbestez, haien dimisioa ematea erabaki dute, euskaltzain moduan jarraitu arren.
Salbururen esanetan, haien batzordeko lanak “Euskaltzaindiaren lanen artean gehien ezagutzen eta baloratzen direnak direla dio”. Dimisioari dagokionez, Euskararen egunean aurkeztu izanak ez zaiola gustatu adierazi du.
Dimisioa emanda ere, Andres Urrutiak ( Euskaltzaindiako presidenteak) ez duela albistearen berri dio, baina ohartaraziz, ez dagoela inor Euskaltzaindian jarraitzera behartuta.Horrez gain, batzorde guztiekiko konfiantza berretzi du.