Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute.

Pello Salabururekin (Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko burua) batera, Gramatika Batzordeko kideek dimititu  egin dute. Salburuk, gramatika saileko kideen dimisioaren arrazoia, Euskaltzaindiako zuzendaritzak  batzordearekiko duen konfiantza falta dela dio . Izan ere, Euskaltzaindiak  beste mota bateko gramatika bat  ezartzeko duen  proposamenak, Batzordeko kideen artean,  haien lana ez dela baloratzen ustea eragin du eta  horrenbestez, haien dimisioa ematea erabaki dute, euskaltzain moduan jarraitu arren.

Salbururen esanetan, haien batzordeko lanak “Euskaltzaindiaren lanen artean gehien ezagutzen eta baloratzen direnak direla dio”. Dimisioari dagokionez, Euskararen egunean aurkeztu izanak ez zaiola gustatu adierazi du.

Dimisioa emanda ere, Andres Urrutiak ( Euskaltzaindiako presidenteak) ez duela albistearen berri dio, baina ohartaraziz, ez dagoela inor Euskaltzaindian jarraitzera behartuta.Horrez gain,  batzorde guztiekiko konfiantza berretzi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*