Kategoriaren artxiboak: Sailkatugabeak

Euskadik OCDEaren media gainditzen du matematika, irakurketa eta zientzietan

15 urteko gazte euskaldunen media OCDE an dauden 34 beste herrialdeen media baino altuagoagoa da 2012ko PISA azterketak azaldu duen bezala. Hala ere Espainarena ez da erdialdera heltzen. Ebaluatuta izan diren 14 komunitate autonomoetatik erdia media gainditzen dute.

OCDEaren lehengo postuetan Hego Korea, Japonia eta Suitza daude. Azkenengoetan Estatu Batuak, Eslobakia eta Errusia aurkitu ahal ditugu.

 

Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute.

Pello Salabururekin (Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko burua) batera, Gramatika Batzordeko kideek dimititu  egin dute. Salburuk, gramatika saileko kideen dimisioaren arrazoia, Euskaltzaindiako zuzendaritzak  batzordearekiko duen konfiantza falta dela dio . Izan ere, Euskaltzaindiak  beste mota bateko gramatika bat  ezartzeko duen  proposamenak, Batzordeko kideen artean,  haien lana ez dela baloratzen ustea eragin du eta  horrenbestez, haien dimisioa ematea erabaki dute, euskaltzain moduan jarraitu arren.

Salbururen esanetan, haien batzordeko lanak “Euskaltzaindiaren lanen artean gehien ezagutzen eta baloratzen direnak direla dio”. Dimisioari dagokionez, Euskararen egunean aurkeztu izanak ez zaiola gustatu adierazi du.

Dimisioa emanda ere, Andres Urrutiak ( Euskaltzaindiako presidenteak) ez duela albistearen berri dio, baina ohartaraziz, ez dagoela inor Euskaltzaindian jarraitzera behartuta.Horrez gain,  batzorde guztiekiko konfiantza berretzi du.

Hurrengo generazioak anistasuna normaltasunez biziko dute.

 

Errumaniarrek euskal erkidegoan bizi den atzerritar komunitate handiena osatzen dute 14.500 kideez osatua baina bada ere  aurreiritzi negatiboenak jasatzen duen taldea. Askok errumaniarrak delitugilelez ikusten dituzte langile baino, naiz eta askok prestakuntza akademiko altua izan. “Kalte egiten duten gutxi batzuei arreta jartzen zaie onura egiten duten eta gizartean integraturik dauden askori egin beharrean”, honela adierazten zuen Radu Arsu Gazteizko errumaniar artzapez ortodoxoa.

Radu errumaniar aurreiritzien kontrako alderdia da, Errumanian teologia eta zuzenbide karrerak egin zituen eta doktoretza ateratzen ari da Nafarroako unibertzitatean. Bere emazte Daniela matematika ikasketak bete zituen, estadistika master bat dauka eta Transilvaniako unibertzitatean klaseak ematen zituen Gazteizera joan eta itzulketa lanak egin aurrez.

Bizitza gogorra jasan behar izan zuten eta lan asko egin aurrera ateratzeko baina orain guztiz integraturik daude, bi seme dituzte 17 eta 12 urtekoak zeinek modelo D ikasten duten.

Eliza Ortodoxo errumaniarrak laguntza handia eman dio Raduri bere eliza aurrera ateratzeko, baita ere inguruko errumaniarrek. Raduk ezaten duen lez Errumaniar presentzia oso handia da euskal unibertzitate eta kultura arloetan zeinek teknikari, ikerlari, musikari… Errumaniar ugari jasotzen dituzte.

“El Mundo” egunkariaren gezurrak

Berri honekin hasi baino aurretik, argi utzi nahi dugu ez gatozela bat orain emango dugun informazioarekin. Ez dugu ulertzen nola uzten duten honelako artikuluak argitaratzea, euskararen, ikasleen, eta irakasleen aurkako eraso bat delako.

“El instituto del que sale el 20% de los etarras navarros”

Duela asko nafartarrek dakiten gauza bat da, baina isilean bizi dira. Ezker abertzalea duela urte asko institutoetan sartuta dabil, gazteak adoktrinatzen. Azterketa batek dioenez, irakasleen %25 ETArekin lotuta dago, zuzenki edo beste modu batez. Honetaz aparte, Iruñako Iturrama insititutotik Nafarroako ETAko kideen %20a atera da. Guardia Zibilak esan duenez, zentro honetan terrorismoaren adoktrinamendu pasiboa egiten da hezkuntzaren bidez.

Iturrama hainbatetan atera da egunkarietan, irakasleren bat harrapatu zutelako leherkariekin, edo ihes egin behar izan zutelako, poliziak txilotu nahi zituelako.

 

Berriz ere komunikazio bideen manipulazioa gizartea euskararen aurka jartzeko, benetan lotsagarria!

Behobia-Donostia lasterketa

Aurtengo lasterketak parte hartzaile kopurua hautsi du. Izan ere, 1999.urtetik aurrera korrikalari kopurua handituz joan da urtez urte. 49. lasterketa izan den honetan, 28.672 izan dira izena eman dutenak (28.342 korrikalari, 300 patinatzaile eta esku bizikleta egingo duten 30 lagun).

Fortuna kirol elkarteak antolatutako lasterketa hau, historikoki tradizio handikoa eta famatuenetarikoena da. Bestalde, hainbat herrialde ezberdineko (17 aurten) korrikalariak biltzen ditu. Urtero bezala, Euskal Herriko eta nazioarteko kirolariek parte hartuko dute lasterketan, non Txema Martinez dudu garaipen kopuru handienarekin ( lau alditan irabazle izanda.)

Lasterketa dela eta, hainbat zerbitzu jarri dira martxan, hala nola, korrrikalariek,  kirol elkarteak antolatutako azokan motxilak uzteko aukera, lasterketaren sakeleko telefonoko aplkikazioa, erretiratuentzako zerbitzu berezia, haurtzaindegi zerbitzua, janaria eta edariak lasterketaren amaieran…

Lasterketak, 20km-ko ibilbidea du eta 10:00etan abiatu dira lehen korrikalariak.  Aurtengo lasterketaren irabazleak, Claudia Behobide ( 1:16:20) eta Pedro Nimo del Oro ( 1:04:30) izan dira.  Zoritzarrez,  29 urteko atleta batek bizitza galdu du lasterketa amaieran,  arnas geldialdi bat dela eta.

IXA taldeak 25 urte betetzen ditu

21. mendea informatikaren aroa dela guztiok dakigu jada. Beraz teknologia oso garrantsitzua bihurtu da azkenaldian. Euskarak informatikaren mundua duen eragina erlatiboki handia dela esan ahal dugu 25 urte betetzen duen elkarteari esker, IXA taldea. Hauei esker, tweeter eta facebook bezalako sare sozialak gure hizkuntza maitean erabili ahal ditugu besteak beste.

Esan bezala, orain dela 25 urte sortu zen EHUko ikerketa taldea. Hasiera batean ingeniari informatikoz osatua zegoen baina gaur egun haibat hizkuntzalari ere hartzen dute parte.

25 urte hauetan zehar erakunde ugarirekin egin dute lan. Adibies Elhuyar, Berria egunkaria edo Euskaltzaindiarekin eta hainat tresna eta aplikazio sortu dituzte. Zuzentzaile ortografikoa, itzultzaile automatikoa eta bertsolaritzan egiten duen robot bat ere.

Gaur egun, Europako proiektu ezberdinetan ere dabiltza lanean eta etorkizunerari begira hizkuntza informatikaren ikerketa zentro bat eraiki nahi dute. Bertan euskara ardatz izanda, beste hizkuntza batzuekin ere jardun nahi baitute.

Momentuz haien 25. urteurrenarekin zerikusia duten ekitaldietan lanean daude.

 

Euskara,ETBko kompromiso prioritatiotzat

Irailan esan zuen moduan,Maite Iturbek,ETBko zuzendari orokorra,bete du bere euskarazko programazioaren aldeko plana : ETB1 eta ETB3ko programazioan egunero emititzen diren programen artean 10 ordu euskaraz izatea.

Honekin lortu nahi da euskaraz egindako programen eguneroko kontsumoa,haurren nahiz helduen artean.Progresiboki euskal programak sartu nahi dira  gaztelerazko telebistetan,denboraren poderioz horien kontsumoa normalizatzeko eta euskal gizartean euskararen erabilera sustatzeko.

Maite Iturbek DEIA egunkarian egindako dekalrazioetan argi uzten zuen bere nahi nagusienetako bat hiritarren partaidetza handitzea dela,komunikabideei erakusteko euskararen guztizko normalizazioaren aldeko mugimenduak egiten hari direla.Bere ustez  euskara hizkuntz moduan ikasten duten pertsonen kopurua asko handitu da azken urteetan eta horien erabilera sustatzeko ezinbestekoa da euskarazko telebista indartsu bat.

 

“Militar espainiar bati gutuna” lehiaketa

Espainiako Defentsa Ministerioak  Militar espainiar bati gutuna lehiaketan parte hartzeko luzapena egin die Nafarroako eta Gipuzkoako batxillergoko ikasleei. Partaideen helburua militarrek egiten duten lana azaltzea izango da eta irabazleak iPad bat eskuratuko du.

Gonbita Jose Miguel Andresen eskutik etorri da, Espainiako Defentsa Ministerioko Errekrutatze Saileko kudeatzailea.

Hau dela eta, Bilduren eta Aralar-NaBairen kexak sortu dira. Haien uztez, «hezkuntza eremuan militarismoaren balioak bultzatzen dituen lehiaketa bat antolatzeak helburu ideologikoa du» eta horren ondorioz, lehiaketari buruzko kartelak kentzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Gainera, gobernuaren jarrera salatzeko, gaitzezpen mozio bat aurkeztu dute parlamentuan.

Zer deritzozue zuek mota honetako lehiaketei buruz? Onak edo txarrak izan ahal dira?

Zuen iritziak espero ditugu!

“Bruselak ez ditu hobetu udaberriko aurreikuspenak”

Euroguneko ekonomiak %0,4ko atzeraldia izango duela aurten, eta %1,1 haziko dela 2014an. Enplegua sortzen hasi ahal izateko 2015era itxaron beharko dela ere adierazi du.

Europar ekonomia suspertzen ari dela argitu dute Europako Batzordeko Ekonomia eta Finantza gaietarako arduradunek, nahiz eta aurten %0,4 ko atzeraldi hori jasan. 2015 ean %1,7 ko igoera ekonomikoa egongo dela aurreikusi dute eta handik aurrera langabezia jaistearekin batera ekonomia hazi egingo dela.

Hala ere, aurreikusi horiek era orokorrean emanak dita, Espainiako ekonomia %1,3ko jaitsiera jasango du datorren urtean.

“Erasmuseko ikasle guztiei bermatuko diete laguntza”

Espainiako hezkuntza ministroak, Jose Ignacio Wertek, atzera eman du Erasmus bekak kentzeko ekimena. Ekimen horretan adierazten zena, Espainiako estatuak eskainitako laguntza ez zutenei beka kentzeko agindua zen, agindu honek EHUko 900 ikaslek bekak galtzea eragingo luke zeinek Eusko Jaurlaritzak ordaintzen ditu. Ekimen honi atzera ematea Wertek jasan duen oposizioagatik izan da gehien bat, PP-tik beratik, beste partidoetatik eta baita Europako batzordetik ere.

Nahiz eta aurten behin betikoa izan erabakia, ministroak diru eskasa dela eta datorren urtean beste dekretu bat aterako duela argitu du.