Kategoriaren artxiboak: Sailkatugabeak

Nafarroako Unbertsitateko “Karpa”

Aurreko ostiralean,urriaren 25ean,Iruñan Unibertsitateko karpa ospatu zen.Nafrroako unibertsitate publikoko ikasleek antolatutako jaialdia da,ostiraleko goizetik hurrengo egunera arte irauten duena.


Egunean zehar,hainbat jarduera egin ziren,hala nola Mus txapelketa.Egun honetan gazteek hamaiketakoa eta bazkaria prestatzen dute klasekideekin edo kuadrilakoekin,giro paregabea sortuz.Egun osoko juerga gomendagarria.

Lomce legeari EZ !

Pasaden asteazkenean milaka pertsona bildu ziren Bilbon,Lomce legearen aurka egiteko.

Hilabete honetan jadanik 2 manifestaldi egin dire lege honen kontra egiteko.Azken aurrekoa Urriaren 14 an izan zen.

“Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki.LOMCEri ez“ leloarekin milaka pertsona Bilboko kaleak zeharkatu zituzten,euskal hezkuntza sistemaren alde egitek eta onartu berri den legea Euskal Herrian ez aplikatzea eskatzeko.

Manifestazioak 3 helburu nagusi zituen¿ azken hamarkadetako lanaren aldeko aldarria egitea,legearen aurkakotasuna erakustea eta EAEko eta Nafarroako Gobernuek ez aplikatzea eskatzeko.

 

Eman ta zabal zazu !

Ongi etorri !

Topatu berria duzun blog honetan  5 gazte Euskaldun harituko gara Euskal munduaren inguruko zenbait berri eta albiste plazaratzen.Aitor,Imanol,Mikel,Xabi eta Kebir dugu izena eta hemen hizkuntza,kirola edota  ekitaldien berri emango dizuegu. Anima zaitezte eta irakur gaitzazue !

Seinale analogikoa digitalizatzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak EITBri

Pasaden egunean nire iruñeako lagunarekin honi buruz hitz egiten egon nintzen eta kasualidadez  gaur goizean berri hau aurkitu dut. Ea zer iruditzen zaizue:

Dirudienez, Nafarroan ETB ikusteko arazoa konpontzeko nahia du Nafarroako Parlamentua eta  horrela helarazi dio ETBri.

Ez da, hala ere, eskaera hau egiten den lehenengo aldia, hainbat aldiz egin dio parlamentuak Nafarroako Gobernuari “behin betiko irtenbidea” lortu arteko  proposamena.

Geroa Baik aurkeztu di mozioa eta  PSN, Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerraren babesa jaso du. Beste aldetik, UPNk eta PPNk abstentziora jo dute.